El Marx desconocido (IRAKURGAIA)

Gaurkoan Martin Nicolausen testu bat dakargu irakurgai, euskaraz “Marx ezezaguna” itzul daitekeena. Testu hau Marxen ibilbidearen laburpentxo batekin hasten du idazleak, ibilbide honetan Grundrisseek (Marxek 1857-1858 idatzi zituen koadernoak, 1939ra arte argitaragabeak) duten garrantzia azpimarratuz, koaderno hauek izan baitziren Marxek analisi ekonomikoa merkatuaren esferatik produkzioarenera serioski eraman zuen lehen tokia. Horrez gain, Marxen irudi “ekonomizista”... Continue Reading →

Iraultzarako euskarak ez du balio

Egilea: Historiaren hari gorria. Hori zioten, bederen, XX. mende hasieran Bilbon argitaratzen zen “La lucha de clases” aldizkari sozialistako kideek: “Nosotros decimos como lo sentimos, dadas las circunstancias actuales, quisiéramos un Gobierno que prohibiese los Juegos Florales, donde se ensalzan las costumbres de una región en detrimento de otras, que no permitiera la literatura regionalista... Continue Reading →

KAPITALAREN DESPOTISMOA ETA PROLETARIOTZA

Egilea: Yenikoy Jarraian Yenikoy-ren testu berria aurki dezakezue KAPITALAREN DESPOTISMOA ETA PROLETARIOTZA. Testuaren luzera eta egitura dela eta pdf formatuan igo dugu errezago irakurri edota inprimatu ahal izateko. kapitalaren-despotismoa-eta-proletariotza-1Descarga

Kurtsoa bukatzear den honetan…

Egilea: Eztanda. Atari honetan idatzi nuen azken aldian, Eunateko kamerak kentzeko borrokaren egoera partekatzeko aukera izan nuen. Gaurkoan, poztasun handiz idazten dut, zailtasun ugari medio, kamerak kenduko baitituzte ikastetxetik. Burdin Hesia-n idazteko dudan aukera hau baliatu nahi dut borroka honetan aktiboki parte hartu duzuen guztiok zoriontzeko, jakitun bainaiz prozesu guztian zehar gainditu beharreko oztopoak ez... Continue Reading →

Militantziako inertziez

Egilea: Vostok Inertzia bi modutara definitzen da, bata materiaren ezaugarri gisa, “gorputz batek bere higidura-egoeraren aldaketei kontra egitean datzana”, eta bestea “arrazoitu gabe eta ohitura hutsez ekintza bat errepikatzeko joera.” Bi definizioek balio digute gure bizitzak azaltzeko, gizartea arautzen duten indarrek materia bagina bezala baikaramate, eskola, lagunak, goi mailako heziketa, jaia, lanak edo honen faltak... Continue Reading →

Klase zapalkuntza bukatu zenekoaz. 1930etako SESB

Egilea: Historiaren hari gorria. “Langile Estatuak ezin du langileria esplotatu, hain zuzen ere, Estatua bera langileen forma antolatu bat baino ez delako. Norbanako bat ezin da bere buruaren aurka bihurtu. Langileriak ezin du bere burua esplotatu.” Nikolai Bujarin “Gizakiak gizakiari eragiten dion zapalkuntza bukatu da, suntsitu dugu” adierazi zuen Stalinek 1936an, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko... Continue Reading →

26

Egilea: Egurre Gazte Asanbladie Inddabak piperrak dardara Ikara Sua sirena izua Astrapala korrika beldurra Nekea noraeza arnasestua Gorpuak kea zuloak Malkoak samina galera Astelehena laurak laurden gutxiago Merkatuko generoa iraulita Astoak arrantzaka otzaretakoa galduaz ihesi Andrak negarrez hegazkina datorrela-ta bide ondoan makurtuta Umeak gonapetan oihalari ukabil txikiekin oratzen Herritarrak bata bestearen gainean bunkerreko hormak miazkatzen... Continue Reading →

SOZIALISMOA ALA BASAKERIA; Eneko Compains eta Sortu-ko burokraziari erantzunez.

Oharra: Hurrengo testua 2019ko martxoaren 10ean Kolitzak Borroka Garaia Da! webgunean argitaratutako testuaren itzulpena da. Egilea: Kolitza. -SARRERA: EZTABAIDAREN TEXTUINGURU POLITIKOA ETA GURE SOLASKIDEEN JARRERA LOTSAGARRIAZ- Gazte Koordinadora Sozialista antolakunde sozialistaren aurkezpen xumearen harira, Eneko Compainsek idatzitako “ponentziak” Sortu alderdiak eta bere burokratek gidatutako ofentsiba orokorraren izeberg-muturra dirudi. Helburua: antolaketa proletario independente oro ekiditea, okurritzen... Continue Reading →

Zuzenbideaz hausnartzen

Egilea: Hego Uribeko Sare Sozialistako kide bat. Testu honek Pashunakisen pentsamendura hurbilketa saiakera bat egitea du helburu. Marxek egindako urteetako ikerketa lanetik ondorioztatzen duena zera da: egungo sisteman baldintza juridiko eta politiko oro ezin ditugu gizakiaren pentsamendutik sortzen diren baldintza autonomo gisara ulertu. Formazio sozial historiko bakoitzean baldintza material errealetan determinatzen da osotasun hori, zuzenbidea... Continue Reading →

Beharrak, beharginak eta iraultza antolatzeko beharra

Egilea: Kerkus. Desjabetuak, langileak edo beharginak gara behar batekin jaio garelako, bizi ahal izateko gure lan indarra saltzeko beharra dugulako. Behar hori dugu, ez garelako beharrak asebeteko dituen bitarteko produktiboen jabe, edo hobe esanda, historikoki burgesiak indarrez kendu eta jabetzan mantentzen dituelako. Desjabetuaren lan jarduera behartua da, bizirauteko bere aterabide bakarra den heinean. Beharrak asetzeko... Continue Reading →

Create a website or blog at WordPress.com

Up ↑

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez